XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aietan itzal aundikoena bakarrik zan mintzatzen zana.

Eta berealaxe azaldu zion gure gizonak bere aspaldiko aberastu naia eta bere Ameriketako joan-etorria joan bezela etorria eta bere betiko aberastu ezina: Erregerik ere ezta aberastuko nauanik.

- Ez ote, ba? - Ez, jauna, ez; alper-alperrik da.

- Eztezu benetan naiko-ta.

- Nai ez? Ez; bestela pixkabat.

- Eta zenbat bear zenduke, ba, zeure burua aberats egiteko?.

- Amasei bat ontzako... (Ontzak amasei duro; duroak ogei erreal; orra or ontzako bakar batean irureun-da ogei erreal; eta amasei ontzakotan, sei milla ta eun-da ogei erreal... Ni ta gure emaztea aberasteko naikoak...).

- Kontu ateratzaille azkarra zaude, ikusten detanez.

- Kontuak atera, bai; baiñan ez dirutan; utsean beti, jauna; orixe da nere pena. Eta beti ola.

- Beti ola... nork daki? Bearbada, usterik gutxiena dezunean eskuratuko zaizkitzu zure ametsetako amasei ontzakoak... - Ez, jauna, ez; alper-alperrik da nerekin.

- Ara: Errege bera, milagroz, ni aberastu naiean asiko balitz ere, Erregek berak ez ninduke ni aberastuko.

Etzuan asko uste gure kaminero gizagajoak, Errege berbera zana izketan zegokiona.

Ez bait zuen, ezik, bere bururik agertu nai. Baiñan ala zan.

Ixtoriak ez diote zein Errege, baiña....

Eta ontan atertu zuan, ekaitza igaro zan.